[How-To] LibreOffice Xubuntu-n

Nire azken post-ean, beste gauza batzuen artean, Xubuntuk ekartzen dituen aplikazioak komentatzen nituen. Horien artean, esan nuen Abiword ekartzen zuela testuak editatzeko eta, honekin, oso pozik nengoela.

Ba, egia da, asko interesatzen zaidala testuak editatzeko software arin bat edukitzea baina, beste egunean, LibreOffice-Writer instalatu behar izan nuen, gauza bat egiteko. Honek ez du esan nahi Abiword kenduko dudanik. Bigarren aukera bat emango diot, gainera, izandako arazoa (komentarioak egiteko moduan jartzen zitzaidan eta ez nekien nola kendu), nire ezjakintasuna izan zela uste dut.

Hala ere, Xubuntun LibreOffice instalatzerakoan “arazo” txiki bat izan nuen. Gauza da, programak ongi funtzionatzen zuela baina, itxura aldetik, gaizki ikusten zirela menuak, hau da, ez zeuden Xfce ingurunean ongi integratuta. Hau konpontzeko, libreoffice-gtk paketea instalatzearekin aski izan zen:

sudo apt-get install libreoffice-gtk

Honekin, LibreOffice-Writer Xubunturen ingurunean guztiz integratuta geratzen da eta programa hau arazorik gabe erabili daiteke.

Imagen

Lehen esan dut AbiWord-i beste aukera bat emango diodala. Pixkatxo bat aztertuko dut, ea zer den gaizki egin dudana. Programa hau ongi erabiltzen ikasten dudanean, post bat idatziko dut honi buruz. Egia esan, nabaritu dut AbiWord LibreOffice baino askoz arinagoa dela eta, nire arintasunaren obsesio berri honekin, ez dut programa hau alde batera utzi nahi.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s